Elba
Italiako uhartea, Tirreniar Itsasoan. Korsikako uhartearen ekialdean dago, Livornoko probintziaren administraziopean. 223 km2 eta 30.000 biztanle. Hiriburua: Portoferraio. Uhartea menditsua da (Monte Capanne, 1010 m) eta kostaldea malkortsua. Burdin meak, mahastiak, olibondoak eta arrantza. Turismogune garrantzitsua. v Historia. Pisa, Genova, Piombino, Espainia, Napoli, Frantzia eta Toskana izan dira, historian zehar, Elbako uhartearen jabe, 1860an Italiaren mende geratu zen arte. Bertan egon zen preso Napoleon 1814ko maiatzetik 1815eko otsailean Frantziara itzuli zen arte (Ehun Egunak).