Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elbarritasun

iz. Elbarriaren egoera, elbarria denaren nolakotasuna.  v Med. Elbarritasuna borondatez mugitzen diren giharren higikortasunaren galeran datza. Hainbat eratakoa izan daiteke: gorputzeko gihar bakar batekoa (monoplejia), gorputzaren albo batekoa (hemiplejia), edo goialdekoa edo behealdekoa (paraplejia), gehienetan behealdekoa izaten bada ere. Hauek dira elbarritasun mota nagusiak: Parkinson-ena (ahulezia eta hainbat gorputz atalen dardara eragiten duena), orokorra (sifiliaren ondorioz sortzen dena; meningeetan eta garunean gorabeherak eragiten ditu, eta azkenean eromena azaltzen da), Landry-rena (oinetatik gorputz enborrerako elbarritasuna da; diafragmaraino hedatzen, da eta asfixia sortzen da horrela), haurtzarokoa (ik. poliomielitis).