Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elath

edo Eilat. Israelgo portua, Akabako golkoan. Negeveko muturrean dago, Jordaniako Akaba portuaren ondoan. Tel Aviv eta Haifako petrolio bidearen hasiera da. Kromoa eta fosfatoak. v Historia. 1967an, Egiptoko lehendakari Nasser-ek Akabako golkoa ixtea agindu zuen, Elath portuak itsasorako biderik izan ez zezan. Neurri horretaz baliatu ziren israeldarrak Sei Eguneko Gerrari ekiteko.