Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elaterido

izond. Zool. Intsektu koleopteroen familia bateko animaliez esaten da. Luze zapalak dira, oso arinak. Hanka laburrak dituzte. Protoraxaren eta mesotoraxaren artean bisagra baten gisako artikulazioa dute; artikulazio horri esker, erori eta buruz gora gelditzen direnean, bira egin dezakete. Familia honetako zenbait intsektuk argia ematen dute (Pyrophorus). Mundu osoan (tropiko inguruetan batez ere) bizi diren 8.000 bat mota biltzen ditu familia honek; Elater, Athous, Agriotes eta Cardiphorus dira ezagunenak.