Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Echauri Culebras, Miguel Angel

Nafar margolaria (Iruñea, 1927). 1946an Estatu Batuetara joan zen bere ikasketak bukatzera. 1952an, Ameriketako beste hainbat herrialdetan bizi ondoren, Uruguaien hartu zuen bizilekua, 1965ean berriro Iruñera bizitzera itzuli zen arte. Bere lehenengo arrakasta eta lehenengo sariak Uruguaien irabazi zituen. Iruñera itzulirik, hainbat erakusketa egin ditu Iruñean bertan, Madrilen, Bilbon, Donostian, Espainiako beste hainbat hiritan, Alexandrian, eta Europako hiri askotan. Bere obrak Montevideoko Udal Museoan, Gasteizko Arte Ederretako Museoan, Bartzelonako Diputazioaren Museoan eta Nafarroako Museoan daude.