Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Echave Orio, Baltasar de

Gipuzkoar margolaria (Oikia, Zumaia, 1548 - Mexiko, 1619 edo 1623). Zaharra deitua, bere semearengandik bereizteko. Nueva España edo Mexikora jo zuen 1573. urtean. Mexikoko pintura eskola espainiarra sortu eta bultzatu zuen; bere garaiko pintore espainiar handienen artekotzat jo zuten askok, Juan de Juanes, Alonso Cano, Zurbarán eta Murillorekin batera. Florentziako Errenazimentuko kutsua nabari zaio Echaveren obrari. Pintura erlijioso bikainak utzi zituen Mexikon: La Oración en el Huerto (1608), Adoración de los Reyes, Santiago de Tlatelolco elizako erretaulako irudiak, eta beste hainbat pintura.  v  Pintore izateaz gainera, legegizon eta idazlea izan zen. 1607. urtean Discursos de la Antigüedad de la lengua cántabra Bascongada, euskararen aldeko apologia lana, eman zuen argitara.