Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Echano Basaldúa, Juan Ignacio

Bizkaitar irakaslea (Durango, 1948). Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (1974an), Saarbruckeko Unibertsitatean egonaldi bat egin zuen ikasketak zabaltzeko (1981) eta doktoregoa Madrilgo Unibertsitate Autonomoan egin zuen (1991). Bilboko Lurralde Auzitegian magistratu ordezkoa izan da, 1985 eta 1987 urteen artean. Deustuko Unibertsitateko zuzenbide penaleko irakasle titularra da; 1997 eta 1999 urteen artean, hirugarren saileko eta graduondokoen zuzendari izan da Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean, eta fakultate bereko dekanoa da, 2003az geroztik. Zuzenbide Penalaren inguruan idatzi ditu bere lan nagusiak, eta, besteak beste, ondorengo artikuluak idatzi ditu: Falsedades (1998) eta Perspectiva jurídico-penal del perdón (1999).