Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Echave Ibia, Baltasar de

Mexikoko margolaria, Baltasar de Echave Zaharraren semea (Mexiko, 1580? - ?, 1660). Gaztea deitua, bere aitarengandik bereizteko. Aitaren eskolan hezi zen eta aitaren moldeari segitu zion bere lanetan. Margolan nagusia: La Virgen imponiendo la casulla a san Ildefonso (1628).