Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Echalecu, Maria

Nafarroako emakumea, sorgina zelakoan epaitua. Jaiotzaz Zugarramurdikoa. 1609. urtean Inkisizioak atxilotu eta sorgintzat salatu zuen, Zugarramurdiko akelarrean parte hartzen zuelakoan. Logroñon preso zegoela hil zen, 1610eko azaroan Inkisizioak epaia eman aurretik. Hala ere, haren hezurrak, epaiaren ondorioz, sutan erre zituzten.