Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Echagüe, Miguel

Aitonen seme nafarra. XIII. mendean, beste aitonen seme batzuekin hitzarturik, erregeari Nafarroako foruak eta usadioak onarrarazi nahi izan zizkion. 1237ko Lizarrako Gorteetan auzia eztabaidaturik, Aita Santuaren epaia eskatu zuten. Hark buldak bidali zituen, elkartea desegiteko aginduz.