Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Echachute, Maria

Nafarroako emakumea, sorgina zelakoan hila. Jaiotzaz Lapurdiko Ezpeletakoa zen. 1609. urtean Inkisizioak atxilotu zuten, sorgina zelako eta Zugarramurdiko akelarrean parte hartzen zuelako salakuntzapean. Beti ukatu zituen egin zizkioten salakuntzak. 1610eko Inkisizioaren epaiak, sorgintzat salatutako beste batzuekin batera, sutan hiltzera kondenatu zuen.