Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eboliko printzea

(Ruy Gomez de Silva). Portugalgo aristokrata (Portugal, 1516 - Madril, 1573). Madrilgo gortean bizi izan zen txikitatik eta Filipe II.aren ondoan hazi zen. Eragin handia izan zuen Madrilgo gortean, eta hil arte Albako dukearen aurkako alderdiaren buru izan zen. Espainiako erregetzaren mendean zeuden herrietako lege eta ohitura bereziak errespetatzearen aldeko agertu ziren Ebolikoak.