Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eboliko printzesa

(Ana de Mendoza y de la Cerda). Espainiar dama (Cifuentes, 1940 - Pastrana, 1592). Eboliko printze portugaldarrarekin ezkondu zen 1552. urtean. Gortean ospe handia izan zuen bere edertasunagatik, eta gizon askorengan izan zuen eragina; erregearekin berarekin maitasun harremanak izan omen zituen. Espainiako emakume aberatsenetakoa izan zen. Senarra hildakoan, Herbeheretako abertzaleekin harremanetan jarri zela eta, Filipe II.ak itxi zuen Pastranako gazteluan.