Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ebner-Eschenbacheko baronesa

(Maria Dubsky Kondesa). Austriako eleberrigilea, Moravian jaioa (Zdlislavice, Moravia, 1830 - Viena, 1916). Zenbait antzerki idatzi ondoren, ospea ekarri zioten kontakizunak eta eleberriak eman zituen argitara. Alemanez idatzi zuen; Austriako aristokraten eta jende xehearen arteko harremanak aurkeztu zituen bere liburuetan. Obra nagusia: Das Gemeindekind (1887, Herriko haurra).