Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ebionita

(Hebreeraz evyonim, «gizon behartsuak»). iz. Kristautasunaren hasieran sekta bateko kidea. Ebion izeneko bat izan zen sekta honen sortzailea, eta hortik dator izena. Ireneoren arabera, jainko bakar bat zela sinesten zuten ebionitek, San Mateoren araberako ebanjelioa bakarrik erabiltzen zuten, San Paulo ukatu egiten zuten juduen legearen apostata zelakoan, eta Jerusalem gurtzen zuten Jainkoaren etxe gisa. Hasieran izan zuten harremanik kristau juduekin, baina San Paulori uko egin ziotenean, aldendu egin ziren beste kristauengandik. Azkenean, San Mateoren ebanjelioa ere baztertu zuten, eta beren literatura sortu zuten, ebioniten ebanjelioak eta nazaretarrenak besteak beste.