Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ebert, Friedrich

Alemaniar politikaria (Heidelberg, 1871 - Berlin, 1925). 1913an, alderdi sozial-demokratako lehendakari izendatu zuten, August Bebelen ordez. 1914. urtean jarrera nazionalistak aldeztu zituen; 1918an Karl Liebknechtek eta Rosa Luxemburgek gidaturiko espartakiarren iraultza zapaltzen lagundu zuen eta 1919ko otsailean, Gilen II.a kaiserrak agintea utzi ondoren, behin-behineko gobernuko buru zela, aldarrikatu berri zen Alemaniako Errepublikako lehendakari izendatu zuten.