Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Durrell, Lawrence George

Ingalaterrako poeta eta eleberrigilea (Darjeeling, India, 1912 - Sommiers, Frantzia, 1990). Ospe handia lortu zuen Ekialde Hurbilean kokaturiko The Alexandria Quartet bildumarekin: Justine (1957), Balthasar (1958), Mountolive (1958) eta Clea (1960). Oso interesgarria da Henry Millerrekin izandako ezkutitzezko harremana, bertan bere eleberrien mamia eztabaidatzen baitzuten. Aipaturikoez gainera, obra hauek eman ditu argitara: Cefalu, Prosperoren zelula eta Limoi mikatzak eleberriak eta Hamar poema, Trantsizioa, Herri pribatua eta Nagitasunaren zuhaitza poemak.