Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Durham

Ingalaterrako ipar-ekialdeko hiria eta izen bereko konderriko hiriburua, Wear ibaiaren ertzean. 27.550 biztanle. Unibertsitatea. Merkataritza eta industria hiri garrantzitsua. Aipagarriak dira XI. mendeko eliza normandiarra, Ingalaterrako zoragarrienetakoa eta Gilen Konkistatzailea-ren gaztelua. v Ingalaterrako ipar-ekialdeko konderria, Ipar Itsasoaren ondoan. 2.436 km2 eta 609.840 biztanle. Hiriburua: Durham. Ingalaterrako harrikatz arro nagusietakoa izan da.