Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Durruti Dumange, Buenaventura

Espainiar buruzagi anarkista, jatorriz euskalduna (Leon, 1896 - Madril, 1936). Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuko kidea izan zen Confederación Nacional del Trabajo (CNT) sindikatuko kide bihurtu aurretik. Teoria anarkistak aztertu ondoren Bartzelonako Los Solidarios talde anarkista sortu zuen 1922. urtean. Erbestera joan zen 1923. urtean, baina Bartzelonara itzuli zen Errepublika ezarri zenean (1931). Zaragozan zegoen Iraultza Batzordearen zuzendaria izan zen 1933an. Gerra Zibilaren garaian soldadu talde baten buru izan zen eta Madrilgo defentsan erori zen larriki zauriturik. Kataluniako faxisten aurkako Milizia Batzordeen sortzailetariko bat izan zen halaber.