Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duméry, Henry

Frantses filosofoa (Aubusson, 1920). 1966. urteaz geroztik Nanterreko irakaslea izan zen. Kristau fedeaz eta erlijioaren filosofiaz arduratu da. Obra nagusiak: Critique et Religion (1957, Kritika eta erlijioa), Philosophie de la religion, essai sur la signification du christianisme (1958, Erlijioaren filosofia, kristautasunaren esannahiari buruzko saiakera) eta Phénoménologie et Religion. Structures de l’institution chrétienne (1962, Fenomenologia eta Erlijioa. Kristau erakundeko egiturak).