Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dulbecco, Renato

Estatu Batuetako biologoa, jatorriz italiarra (Catanzaro, 1914). Turin-go, Indiana, Kaliforniako eta Londresko unibertsitateetako irakasle izan da. 1975. urtean Medikuntzako Nobel saria jaso zuen birus bakteriofagoez egin zituen azterketengatik.