Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donne, John

Ingalaterrako predikari, poeta eta filosofoa (Londres, 1573 - Londres, 1631). Oxfordeko, Cambridgeko eta Londresko unibertsitateetan egin zituen Literatura, Zuzenbide eta Teologia ikasketak. 1615. urtean apaiz protestante egin zen. Poesia metafisikoa delakoak eman duen olerkari nagusia izateaz gainera, erlijio gaiei buruzko hizlari bikaina izan zen. Europako barrokoko olerkaririk handienetakoa izan zela esan daiteke, nahiz eta haren poesia XIX. mendera arte ez zen aintzat hartu. Obra nagusiak: The Good Morroow (Egunonak), An Anatomy of the World (Munduko anatomia), Holy Sonnets (Soneto sakratuak) eta Death’s Duel, bere azken predikua.