Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donizetti, Gaetano

Italiar musikagilea (Bergamo, 1797 - Bergamo, 1848). Bellinirekin eta Rossinirekin batera XIX. mendeko Europako musikagilerik oparoenetakoa izan zen. 1818-1847 bitartean oso ospetsu bihurtu ziren 60 operatik gora idatzi zuen: L’elisir d’Amore (1832), Lucia di Lammermoor (1835), La favorita (1840), Don Pasquale (1843), etab. Sinfoniak, kantatak, oratorioak, erlijio musika eta melodia ugari ere idatzi zuen. Burutik nahastuta hil zen.