Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donn, Jorge

Argentinar dantzaria, jatorriz errusiarra (Buenos Aires, 1947 - Lausana, 1992). Buenos Airesko Colón antzokiko dantzari izan zen, eta 1963an Maurice Béjarten XX. mendeko balleteko kide egin zen. Denbora gutxian ballet horretako dantzari nagusietako bat izan zen. Egin dituen lan nagusien artean, aipagarriak dira: Meza gaur egunerako (Pierre Henryren musika, 1967), Hau izango da heriotza (1970), Nijinski, Jainkoaren clown-a (1971), Gure Fausto (Henri Pousseurren musika, 1976). 1979an Claude Lelouchen Batzuk eta besteak lanean parte hartu zuen.