Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donoso Yáñez, José

Txileko eleberrigilea (Santiago, 1925 - Santiago, 1996). Bere eleberrietan kritika zorrotza egin zion goi burgesiari eta honen etikari. Hauek ditu lan aipagarrienak: Coronación (1957, Koroatzea), Este domingo (1967, Igande honetan), Lugar sin límites (1967, Mugarik gabeko lekunea), El obsceno pájaro de la noche (1969, Gaueko txori lizuna) eleberriak, Tres novelitas burguesas (1973, Hiru eleberritxo burges), La Misteriosa Desaparición de la Marquesita de Loria (1980, Loriako markesatxoaren desagertze misteriotsua), El Jardín de al Lado (1981, Alboko lorategia) eta La Desesperanza (1986, Etsipena).