Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donibane Garaziko kantonamendua

Nafarroa Behereko kantonamendua. 321,32 km2. Errobiko ibaia igarotzen da kantonamendutik. Udalerri hauek osatzen dute: Ahatsa-Altzieta-Bazkazane, Aintzila, Ainhize-Monjolose, Arnegi, Behorlegi, Duzunaritze-Sarrasketa, Buztintze-Hiriberri, Zaro, Ezterenzubi, Gamarte, Izpura, Jatsu, Lakarra, Lekunberri, Mendibe, Donazaharre, Donibane Garazi (herriburua), Eiheralarre, Uharte Garazi eta Uhartehiri. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza dira.