Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diaz, Armando

Italiar mariskala (Napoli, 1861 - Erroma, 1928). 1917. urteko azaroan, Caporettoko hondamendiaren ondoren, Cardonaren lekua hartu zuen armadaren buruzagitzan. Austriarrak garaitu zituen Vittorio Veneton 1918. urtean. Gerra ministroa izan zen Mussolinirekin 1922-1924 urteetan.