Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Díaz-Mas, Paloma

Gasteizen bizi den madrildar idazlea (Madril, 1954). Kazetaritzan lizentziatu eta Filologian doktore egin ondoren, hizkuntza eta literatura sefardian espezializatu zen, eta kultura horri buruzko lan ugari egin eta argitaratu ditu. Bere lehenengo lana 1973an argitaratu zuen –Biografías de genios, traidores, sabios y suicidas, según antiguos documentos– eta orduz geroztik argitara eman dituen lanik gehienek sari garrantzitsuak eskuratu dituzte: Rojas Zorrilla antzerki lan laburren saria La informanterekin 1983an; Herralde eleberri sariko finalista El rapto del Santo Grialekin 1984an; Cáceres eleberri saria 1985ean Tras las huellas de Artoriusekin; Saiakera sari nazionaleko finalista 1986an Los sefardíes: historia, lengua y cultura saiakerarekin; Narratiba sari nazionaleko finalista 1987an Nuestro Milenio ipuin bildumarekin; Los judíos saiakera 1992an; Herralde sariaren irabazle El Sueño de Venecia eleberriarekin; Una ciudad llamada Eugenio eleberria 1992an… 2000. urtean, Eusko Jaurlaritzak ematen duen Euskadi Literatura saria eskuratu zuen, gaztelaniazko narratibari zegokion atalean, 1999ko La tierra fértil nobelarekin. Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko campusean irakasle da, eta bertan bizi da egun.