Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Díaz Ramos, José

Espainiar buruzagi komunista (Sevilla, 1896 - Tbilisi, 1942). Alderdiko idazkari nagusia izan zen 1933. urtean. Espainiako komunisten buru izan zen Gerra Zibilaren garaian. Nazioarteko Brigadetako buruzagiarekin arazoak izan zituen, eta Largo Caballeroren destituzioaren aurkako botoa eman zuen bakarretako bat izan zen. Diputatu hautatu zuten 1936. urtean. Gerra amaitutakoan Sobietar Batasunera erbesteratu zen eta handik hiru urtera bere buruaz beste egin zuen. Tres años de lucha liburua idatzi zuen.