Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Díaz Ordaz, Gustavo

Mexikoko politikaria (Puebla, 1911 - Mexiko, 1979). Ruiz Cortines-ekin Gobernazio ministerioko Ofizial nagusia izan zen 1952-1958 urteen bitartean. Ministroa izan zen Lopez Mateosekin (1958-1964), eta Errepublikako lehendakaritza lortu zuen 1964. urtean lau urtez. Bere agintaldian iskanbila latzak gertatu ziren, larrienak 1968koak izan ziren, Olinpiar Jokoak ospatu zirenean. Istiluetan 100en bat ikaslek galdu zuten bizia.