Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

New Delhi

Delhi hiriko parte modernoa eta Indiako administrazio hiriburua. 350.000 biztanle. Handitasunez hasi ziren eraikitzen 1912. urtean, inperioko indiar-ingeles estiloan. 1931n inauguratu zuten. Indiako gobernuaren egoitza eta ministerio garrantzitsuenak daude bertan.