Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deguxi Onisaburo

Filosofo eta erlijio gizon japoniarra (Anao, 1871 - 1948). Omoto sekta sortu ondoren, haren aurkako jazarriak hasi ziren eta Mongoliara egin zuen ihes. Bertan, armada bat osatu eta bere burua munduko salbatzaile izendatu zuen. «Maitasun Unibertsalaren elkartea» sortu zuen 1925ean. Preso hartu zuten eta 600.000 poematik gora ondu zituen kartzelan. 1942. urtean espetxetik atera eta erlijio literatura landu zuen hil zen arte.