Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Degrelle, Léon

Belgikako politikaria (Bouillon, 1906 - Malaga, 2004). Belgikako Action Catholique erakundeko kide izan zen. Faxismoaren aldeko Rex aldizkaria sortu zuen 1932. urtean, eta hori izan zen rexismo izeneko mugimendu faxista waloiaren lehen gunea. Bigarren Mundu Gerran naziei lagundu zien belgikarren buruzagi bihurtu zen, eta Sobietar Batasunean jardun zuen Wallonie izeneko S.S. armada taldea antolatu zuen. Gerra ondoren Espainiara egin zuen ihes; hiltzera kondenatu zuten baina Francok babesa eman eta Espainiako herritar egin zen.