Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chevalier, Maurice

Abeslari eta antzezlari frantsesa (Paris, 1888 - Paris, 1972). Gaztetandik kantatu zuen kafe aretoetan (Marseilla, Paris). 1909. urteaz geroztik oso ospetsua egingo zen bikotea osatu zuen Mistinguett vedettearekin. Lehen Mundu Gerra amaitutakoan arrakasta handia izan zuen (Valentine, Mapomme, Prosper), eta bi gerren arteko munduko chansonnier ospetsuena bilakatu zen. Zineman ere aritu zen: Le silence est d’or (Ixiltasuna urrezkoa da, 1947) eta Gigi (1958). 1960. urtean bere oroitzapen liburua eman zuen argitara C’est l’amour (Maitasuna da) titulupean.