Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chesterton, Gilbert Keith

Poeta, saio egile, kritikari eta eleberrigile ingelesa (Londres, 1874 - Beaconsfield, 1936). Arte eta literatura kritikari gisa nabarmendu zen gaztaroan. 1900. urtean bi poema liburu eman zuen argitara. Lau urte geroago bere lehen eleberria plazaratu zuen: The Napoleon of Notting Hill (Notting Hill-eko Napoleon, 1904,). Ondoren bi kritika liburu idatzi zuen, Dickens (1906) eta G. B. Shaw (1909). 1922. urtean katoliko egin zen. Obra nagusiak: Orthodoxy, (Ortodoxia, 1908, bere bilakera espiritualaren historia), What’s wrong with the word (Nondik heldu munduari, 1910, bere filosofia sozialari buruzko saiakera), The father Brown stories (Aita Brownen istorioak, 1911) The ballad of the White Horse (Zaldi Zuriaren balada, 1911, poesi liburua), The ball and the cross (Esfera eta gurutzea, 1910, fantasiazko eleberria), Man alive (Bizirik iraun zuena, 1912, fantasiazko eleberria), The Club of Queer Trades (1905, Misteriozko tratuen Kluba, bertako kontakizun labur bat, Hiltzaile moderatua Hirune Uriak eta Josu Zabaletak itzulia) Heretics (Heretikoak, 1905, erlijio eztabaida aztergai dituen saiakera), A short history of England (Ingalaterrako historia laburra, 1917) eta The everlasting man (Betiereko gizona, 1925, erlijio obra). 1936. urtean autobiografia bat argitaratu zuen.