Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chevalley, Claude

Frantses matematikaria (Johannesburgo, 1909 - Paris, 1984). Bourbaki taldearen sortzaileetako bat izan zen. Irakasle aritu zen Estatu Batuetan (Princeton eta Columbia) eta Frantzian (Parisko Zientzietako Fakultatea, Vincennesko Unibertsitatea). Chevalleyk lan nagusiak multzoen teoriaren inguruan egin zituen, batez ere, multzo aljebraikoen inguruan, baina baita zenbakien teoriaren eta geometria aljebraikoaren inguruan ere. Garrantzizko lana egin zuen aljebra modernoan, eta Lieren multzoen eta aljebren inguruan egin zituen lanengatik nabarmendu zen. Izan ere, Chevalleyk Lieren multzoen inguruan egin zituen lanak lagungarri izan dira gaur egungo aljebra metodoen garrantzia eta eraginkortasuna neurtzeko. Chevalleyren Fundamental Concepts of Algebra (1956) lana ezinbestekoa izan da aljebraren gaur egungo kontzeptuak ulertzeko.