Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chestov, Leon

(Lev Isaakovitx Chvartsman, Leon Chestov deitua). Ukrainar idazle eta filosofoa (Kiev, 1866 - Paris, 1938). Eragin handia izan zuten beragan Tolstoi, Dostoievski, Nietzsche, Pascal eta Kierkegaard filosofoek. Kristau existentzialismoaren aitzindarietako bat izan zen. Obra nagusiak: Ongia Tolstoï eta Nietzschegan (1900), Dostoïevski eta Nietzsche (1903), Tragediaren filosofia (1927), Kierkegaard eta filosofia existentziala (1936) eta Atenas eta Jerusalem (1938).