Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chénier, André de

  Frantses olerkaria (Konstantinopla, 1762 - Paris, 1794). Iraultza aurretik idatzi zituen olerkietan poesia idilikoaren tradizioko formak erabiltzen ditu; baina poliki-poliki erromantizismorantz jo zuen. Haren lan garrantzitsuenak: L’invention, Yambos, Élegies eta Pièces à Fanny. Izuaren garaiko gehiegikerien kontra agertzeagatik hil zuten gillotinan. Umberto Giordano musikagileak 1896an Andrea Chénier izeneko opera taula gaineratu zuen, haren bizitzan oinarrituta.