Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chapuis, Michel

Frantses organo-jotzailea (Dôle, 1930). Hogei urte zituela Macel Dupréren eskoletan hasi zen Parisko Kontserbatorioan, eta lehengo saria lortu zuen organoan eta inprobisazioan. Saint-Germain-l'Auxerrois, Saint-Nicolas-des-Champs eta Saint-Séverineko organo-jotzaile izan zen, eta Estrasburgoko, Besançoneko eta Parisko kontserbatorioetako irakasle izan zen. Musika tresna historikoek erakartzen zuten batez ere, eta horrela Sain-Maximin akademia sortu zuen, Alsaziako organoak defendatzen zituen, eta antzinako organoak gorde zitezen lan handia egin zuen. Johann Sebastian Bach eta Dietrich Busthehuderen organorako lan guztia grabatu zuen eta Frantziako barrokoko organorako musikaren interprete izan zen (François Couperin, Nicolas de Grigny, Louis Claude Daquin).