Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chardin, Jean-Baptiste Siméon

Frantses pintorea (Paris, 1699 - Paris, 1779). Nöel Coypel eta J. B. Van Loo-ren ikaslea. Frantziako pintorerik handienetakoa izan zen XVIII. mendean. Izadi hilak, erretratuak eta barnealdeak pintatu zituen batez ere. Kolore apalak erabili zituen, kontraste handirik gabekoak, eta kolore sail harmoniaz beterikoak lortzen ditu. Lan ezagunenak: Femme tirant de l’eau à la fontaine, La Blanchisseuse, Le Château de cartes (1734-1735), La Porvoyeuse, La Mère laborieuse, Le Benedicité (1740), Le Gobelet d’argent (1755) eta hiru autoerretratu.