Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cuevas

(George de Piedrablanca de Guana, Marqués de Cuevas deitua). Txileko ballet zuzendaria (Santiago, 1885 - Cannes, 1961). Txileko balleteko zuzendaria izan zen. New Yorkeko haur behartsuentzat dantza eskola bat sortu zuen 1940. urtean eta lau urte geroago Ballet international izeneko ballet konpainia osatu zuen hiri berean. 1946. urtean, Frantzian zela, Les Nouveaux Ballets de Montecarlo, Gran Ballet del Marqués de Cuevas izena hartuko zuen taldea sortu eta zuzendu zuen. Dantzari ospetsu asko iragan da aipaturiko taldetik: Rosella Hightower, Marjorie Tallchief, George Skibine eta André Eglevski, besteak beste. 1962. urtean desegin zen taldea.