Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cueva, Beltrán de la

Gaztelako Henrike IV.aren zerbitzuan jardun zuen handiki andaluza (Ubeda, 1440 - Cuellar?, 1492). Olmedoko guduan Gaztelako Henrike IV.a erregearekin batera borrokatu zen. Erregearen alaba zen Joana La Beltraneja deituaren aita zela zioten. Hala eta guztiz ere, erregea hil ondoren Joanaren aurka eta Elisabet I.a erreginaren alde agertu zen erregetzarako auzietan.