Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cuixart, Modest

Pintore, grabatzaile eta eszenografo katalana (Bartzelona, 1925 - Palafrugell, 2007). Dau al Set aldizkariaren eta izen bereko talde surreralistaren sorreran parte hartu zuen (1948). 1950eko hamarkadan Parisa jo zuen, eta espresionismoaren inguruan ibili zen. Obra grafiko zabala egin zuen, baita zenbait antzerki obratarako dekoratu eta jantziak diseinatu ere. Sao Pauloko V. Bi Urtekoan Pintura saria eman zioten 1959an.