Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cuerda Montoya, José Angel

Arabar politikaria (Gasteiz, 1934). Zuzenbidean lizentziaduna da. Arabako eta, bereziki, Gasteizko politikari lotu zaio beti hasieratik. Eusko Alderdi Jeltzaleko partaidea zela Espainiako Kongresuko diputatu aukeratu zuten 1977an eta 1979an. Gasteizko alkate izan zen 1979tik 1999ra –EA-rekin, 1987tik 1991ra–. Ez zen berriz aurkeztu 1999ko udal hauteskundeetan. Kargua utzi aurretik ere oso kritiko agertzen zen EAJk indarkeriaren aurrean duen jarrerarekin, baina politikagintza instituzionala utzi ondoren areagotu egin zuen jarrera kritiko hori, eta txarrera egin zuten erabat EAJ eta Cuerdaren arteko harremanak. Gasteizko alkate ohiak epeltasuna egotzi izan dio azken urteotan bere alderdiari ETAri aurre egiteko orduan.