Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cui, César Antonovitx

Lituaniako musikagilea (Vilna, 1835 - San Petersburgo, 1918). Gaztetan hasi zen musika lantzen, Alexandre Sergeievitx Dargomyjski eta Mily Alexeievitx Balakirev maisuen eskutik. Balakirev, Borodin, Moussorgsky eta Rimski-Korsakovekin batera Bosten taldea osatu zuen. Schumann eta Berlioz musikagileen aldekoa izan zen. Lan ugari ondu zuen: dozena bat opera (William Ratcliff, 1869; Angelo, 1876; Kaukasiako presoa, 1883), obra sinfonikoak, koralak, ganbera musika eta pianorako melodiak.