Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cronin, Archibald Joseph

Eleberrigile inglesa (Cardross, Dumbartonshire, 1896 - Montreux, 1981). Bigarren Mundu Gerra garaian sendagilea izan zen itsas armadan, eta sendagileen giro hori dute gaitzat bere eleberri askok. Obra garrantzitsuenak: The citadel (Ziudadela, 1937); The keys of the kingdom (Erresumaren giltzak, 1941), zinemara eraman zen misiolari baten bizitza; Shannon´s way (Shannon-en bidea, 1948), The Spanish gardener (Espainiar lorazaina, 1950).