Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Crookes, William

Kimikari eta fisikari ingelesa (Londres, 1832 - Londres, 1919). Londresko kimikako Royal Collegeko irakasle izendatu zuten 1855ean. Talio izeneko gai bakuna bakartu zuen lehen aldiz. Haren izena daraman hodi katodikoa asmatu zuen 1878an. 1907. urtean Kimikako Nobel saria eman zioten. v Crookes-en hodia. Mek. Izpi katodikoen tasunak azaltzeko erabiltzen den gas hodia. Gasak zenbait gai izaten ditu nahasturik.