Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cros, Charles

Frantses olerkaria eta asmalaria (Fabrezan, 1842 - Paris, 1888). 1869. urtean, ezagutzen ez zuen Ducos de Hauron asmatzailearen garai berean, koloretako argazkien printzipioa eta fonografoa asmatu zituen. Poeta gisa aipagarri ditu Le Coffret de santal (1873) eta Le Fleuve (Ibaia, 1874) obrak.