Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Konstantzio IIIa

(Lat. Flavius Constantius) Erromako enperadorea 421. urtean (Naissus, egungo Nisch, ? - Ravenna, 421). Honorioren jenerala izan zen eta bisigodoak bidali zituen Italiatik Galia aldera. Galla Placidiaren senarra izan zen eta Honoriorekin banatu zuen inperioa 421. urtean. Valentiniano III.aren aita izan zen.