Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Conti, Niccolo Dei

XV. mendeko veneziar bidaiaria (Chioggia, ? - Venezia, 1469). Indiara iritsi zen Siriako eta Ormuzko itsasarteak igaro ondoren. Dekkan-en, Coromandel-en, Sri Lankan, Birmanian, Javan eta Borneon izan eta Aden eta Djeddah lurraldeetatik itzuli zen Europara 1444. urtean. Poggio Bracciolinik latinez eman zituen Contiren bidaien gorabeherak.